Helbidea
Coto Minero/Parketxe de Arditurri Arditurri bidea, 3 Oiartzun
- 20180 - Gipuzkoa
Telefonoa: +34 943494521
Garai batean meategietako laborategi izan zena gaur egun Aiako Harria Parke Naturaleko interpretazio-zentroa da.
Han, eta euskarri teknologiko modernoen bitartez, ingurune babestu honetan dugun ondare eta aniztasun natural guztia erakusten zaio bisitariari.
Horrela, beheko solairua ingurune naturalari eskainia dago, eta bertan, granitozko mendizerra, fauna eta landaredia aztertzen dira. Goiko solairuaren ardatz nagusia, aldiz, Arditurriko meategiak dira.