Euskadin hainbat zigilu edo marka publiko daude gure elikagaiak eta edariak erraz identifikatu ditzagun. Horrenbestez, Jatorri Izendapenak ditugu: Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolinak, Idiazabal Gazta, Arabako Errioxako Ardoa (Rioja JIK) eta Euskal Sagardoa; Ekoizpen Ekologikoa eta kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriak, horien artean Eusko Label, Euskal Baserri eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzearen kontserba markak.
¡Ikasi bereizten!
Gaur egun Cava Jatorri Izendapena duten ardo apardunak aurkitu daitezke, Arabako Errioxako upategiek egindakoak.
WEB GUNERA JOAN
Idiazabal Jatorri Deitura 1987an sortu zen, merkatua defendatzeko, eta soilik Idiazabal gaztaren benetako gaztagileentzat da, kontsumitzaileei jatorria (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa) eta kalitatea bermatzeko.
WEB GUNERA JOAN
Arabako Txakolina Jatorri Deitura 2001ean ezarri zen, eta Aiaraldean ekoizten den txakolina bereizten du.
WEB GUNERA JOAN
Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura 1994an sortu zen, antzinako ardo hori ezagutarazi, balioetsi eta babesteko; aldaera autoktonoen mahastizaintzaren eta gure baserrietako egikera onaren emaitza da.
WEB GUNERA JOAN
Getariako Txakolina 1989an aitortu zen Jatorri Izendapen horrekin. Egiaztatzen du mahatsak autoktonoak direla, eta lanketa eta kalitate kontrol zorrotza egin dela.
WEB GUNERA JOAN
Nekazaritza ekologiko, biologiko edo organikoa elikagaiak ekoizteko eredu bat da. Lurraren emankortasuna eta ekosistemen, etxe-abereen zein gizakien osasuna mantendu eta indartzea du xede. Euskadiko Elikagai Ekologikoak ziurtatzen dituen erakundea EKOLURRA (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) da.
WEB GUNERA JOAN
Euskal Baserri jatorria bermatzen duen marka bat da, Euskadiko fruta, barazki, lekale eta ortuariak identifikatzeko.
WEB GUNERA JOAN
Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena duten sagardoak sagar autoktonoekin baino ez daude eginda. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, sagastietatik botilaratzeraino.
WEB GUNERA JOAN
Bermearen marka bat da, Euskadin ekoitzi, eraldatu eta/edo lantzen diren eta goi mailako kalitate edo berezitasuna duten nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizteko.
WEB GUNERA JOAN
Euskadi hegoaldean kokatutako Arabar Errioxa mahastiz jositako ingurune idilikoa da. 18 udalerritan banatuta dauden 310 km2 baino gehiagoko lur gorriek primeran betetzen dituzte mahatsondoak hazteko behar diren baldintza erabakigarrienak, mahatsondoak badakielako lurzorura eta klima baldintzetara egokitzen.
WEB GUNERA JOAN